Harriz harri Pirinioetako mendiak eta geologia

azaroa
16
asteartea
19:00
2021
Ortuño

Pirinioak gure Himalaia txikia dira. Ez dira munduko mendi altu eta ikusgarrienak, baina ederrak dira oso eta geologiarentzat opari galanta dira. Hitzaldi honetan hain gertuko dugun mendikate honetako mendi nagusi eta ezagunetatik bidai bat egingo dugu 500 milioi urteko historia harrigarria eraikitzeko.

Pangearen sorreran egongo gara, basamortuak zeharkatuko ditugu, sumendiak igoko ditugu, koralezko uharrietan murgilduko gara eta glaziar erraldoien gainena ibiliko gara irudi eta hitzen bidez.

Hori guztia Pirinioetatik atera gabe.

Asier Hilariok gure mendiak beste modu batean ikusi eta ulertzeko aukera paregabea eskainiko digu hitzaldi eta ikus-entzunezko honetan.

Ekitaldia Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Kultur Errota ekimenaren laguntzaz antolatu da.

Asier Hilario (Tolosa, 1977). Mendiak maite nituelako ikasi nuen geologia. Pirinioetan eta Karakorum mendikateetan ikertu ondoren etxetik gertu aurkitu nuen nire altxor geologikoa. 2005garren urtetik Zumaiko flyscharen eta Euskal kostaldeko geoparkearen zuzendari zientifikoa naiz. Nire jarduera nagusia lur zientziak komunikatzea da. Horretarako hitzaldiak, irteerak, liburuak, telebista, irratia eta beste zenbait baliabide erabili ohi izan ditut.

Euskal paisaia anitz eta menditsuaren atzean gorderik dauden istorioak eta sekretuak pasioz eta hitz ulergarrietan kontatzea da nire jardueren helburua. Gure lurraren memoria eta funtzionamendua ulertzea ezinbestekoa da.

Laguntzailea:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 9tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.