Happy End Michael Haneke, 2017 - Alemania, 107'

urtarrila
11
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Neguko lehenengo filma Michael Hanekeren Happy End izango da. Gure inguruan, mundua, eta erdian gu, itsu. Europako burges familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia.

Luzemetraiak Europako goi burgesiako familia bat aurkeztuko du, George patriarkaren bizitzaren amaiera ikusten dabilena. Azken horrek iraganeko garaiak gogoratzen ditu eta hobetzat jo ere, gainerako kideek beren erronka eta arazoei aurre egin behar dietenean. Bitartean, errefuxiatuen krisia eta migrazioaren inguruko eztabaida izaten ari dira, hein batean etorkinen kanpamentuekin lotuta, eta horien artean dago Calais-eko kanpamentua, George-ren familiak zuzentzen duen enpresaren ondoan.

*Aurrerakina erderazko azpitituluekin

Fitxa

  • Jatorrizko izenburua: Happy End
  • Urtea: 2017
  • Zuzendaria: Michael Haneke
  • Gidoia: Michael Haneke
  • Aktoreak: Isabelle Huppert, Jean-Louis Trintignant, Mathieu Kassovitz & Fantine Harduin
  • Herrialdea: Alemania, Frantzia eta Austria
  • Jatorrizko hizkuntza: Frantzesa – Ingelesa
  • Gaia: Europako burgues familia baten bizitzaren bat-bateko argazkia
  • Iraupena: 107′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 4tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jardueran parte hartu nahi duen pertsona orok behar du gonbidapena.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.