Gemma Zabaleta

ekaina
30
osteguna
19:00
2016

SolasAlean_kartela_GemmaZabaletaAukera bazenu, zer galdetuko zenioke Gemma Zabaletari? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu?

Gemma Zabaleta (Donostia, 1957) filologia hispanikoan lizentziatua, euskal politikan egindako ibilbideagatik da ezaguna. Legebiltzarkidea izan zen VI., VII. eta VIII. Legegintzaldietan PSE-EE ordezkatzen. Patxi Lopez buru zuen Eusko Jaurlaritzaren aldian Lan eta Gizarte Politikako sailburu izan zen. PSE-EEren Gipuzkoako Batzorde Eragileko kide ere izandakoa, baita Urretxuko zinegotzi eta Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatua ere. 2013. urtean, politikako jarduna atzean utzita, buru-belarri euskara ikasten jarri zen.

Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!

Sarrera irekia da lekua bete arte. Elkarrizketa irekia 19:00ean hasiko da. Bertan esandakoak ALEAn argitaratuko dira.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx” eta Maialen Lujanbio izan ditugu gurean solasAlean.