Gazte sortzaileak beka

ekaina
21
asteazkena
18:00
2017

Gazte sortzaileak beka ezagutzen duzu? Ez? Zatoz eta zertan datzan azalduko dizugu!

Beka honek laguntza eskaintzen die gazteei euskarazko egitasmo artistikoak sortzeko. Horretarako proiektu irabazleen artean banatzeko 21.000 € daude. Gainera, irabazleek nahi izanez gero, egitasmoen diseinurako eta garapenerako profesional aditu baten laguntza izan dezakete.

Bekaren nondik-norakoak azaltzeko topaketa informatiboa egongo da arratsaldeko 18:00etan ZAS Kultur aretoan (Hedegile kalea 84).

Bertan 2016ko bekako irabazleek Iñaki landak, Beñat Goitiak eta Marina Suarezek   eta deialdiaren arduradunek orientazioa eta aholkuak emango dituzte, aurtengo deialdian parte hartzeko asmoa duzuenok ahalik eta proiekturik onena aurkeztu dezazuen. Topaketa gozotzeko kafea eta pastak egongo dira.

ANIMATU!