
Bidaiari! Aurten ere baduzu udako bidaiak argazki eta hitzen bidez non kontatu!
Aurten Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek elkarlanean antolatuta, abian da bigarren urtez Gasteiztarrak Arraun The World argazki-hizki lehiaketa.
Zer? Argazki eta hitzen bitartez udan munduko edozein txokotan egindako bidaia, txangoa, egun-pasa… kontatu.
Noiz? Ekainaren 22tik irailaren 22ra bitartean, biak barne.
Nola? 20 argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da. Argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri behar zaio. Horrekin batera, egindako bidaia, txango, egun-pasaren azalpen laburra bidali behar da (1500-2000 karaktere artekoa).
Nora? Azalpen testua eta argazkiak oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali behar dira parte hartzailearen izen-abizenak, adina, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikoa zehaztuz. Mezuaren gaian Gasteiztarrak Arraun The World jarri behar da.
Saria: Lau argazki-sorta sarituko dira, 300 € sorta bakoitzeko. Saritutako 4 lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €) eta azokan gastatzeko 150 €ko bonoa. Sariak bi kategoriatan banatuko dira; 18-30 urte bitartekoen artean 2 sari (Gauekoak) eta 30 urtetik gorakoen artean beste bi (Oihaneder).
Argazki erakusketa eta aurkezpen publikoak: Udazkenean saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean (Sorta bakoitzetik erakusketan jartzeko 5-6 argazki aukeratuko ditu egileak). Horrekin batera, irabazleek argazkiekin aurkezpena prestatu beharko dute power-point, prezi edo bestelako euskarrian egindako bidaia kontatzeko. Aurkezpen publikoak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira hiriko hainbat euskara-eragilerekin elkarlanean.
* Lehiaketaren oinarriak: hemen
Bideaz gozatu eta bueltan kontatu!