Gasteiztarrak Arraun the World 2019 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa azaroaren 3ra bitartean egongo da ikusgai, Jovellanos aretoan. Erakusketa inauguratzeko bisita gidatua egingo da urriaren 17an 19:00etan.
Maroko, Argentina, Vietman eta Bielorrusiako argazkiak izango dira koadroetan, eta munduko beste hamaika tokitako argazkiak ikusteko aukera ere izango da pantaila digital batzuetan. Bost kontinentetako argazkiak ikusteko aukera egongo da.
Erakusketaren ordutegia:
- Astelehenetan: itxita
- Asteartetik larunbatera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
- Igandeetan: 11:00-14:00
Horrekin batera, argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar:
- Urriak 21, 19:00: Bidaia Argentinan (Ania Fernandez de Ganboa) – Zabalgana Gizarte Etxean (Zabalgana)
- Urriak 23, 19:00: Hmong beltzak (Alicia Jimenez eta Diego Gomez) – Koxka taberna (Salburua)
- Urriak 27, 19:00: Memento bat Bielorrusian (Aitor Salazar) – Orient Express taberna (Txagorritxu)
- Urriak 28, 19:00: Kaosean ordena (Idoia Ugalde) – Dazz taberna (Alde Zaharra)
Guztira 15 lan aurkeztu dira lehiaketara, 300 argazki inguru, eta epaimahaiak oso zail izan du saridunak aukeratzea. Gasteizko euskalgintzako elkarte desberdinetako kideek (Zabalganako Euskara Taldea, Sarburu elkartea, Gauekoak, Zizta Euskara Taldea eta GEU elkartea) osatu dute epaimahaia.
Info +: hemen