Gasteiztarrak Arraun The World 2018

ekaina
21
osteguna
00:00
2018
iraila
21
ostirala
23:55
2018

Munduan zehar arraunean egin eta bueltan kontatzeko prest? Aurten ere baduzu udako bidaiak argazki eta hitzen bidez non kontatu! Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek emango dizute horretarako aukera!

  • Argazki-hizki lehiaketan parte hartzeko:
  1. Hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da, eta argazki-sortari nahiz argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri.
  2. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da (1500-2000 karaktere).
  3. Argazki eta testuak oihaneder@oihaneder.eus helbidera bidali behar dira.
  4. Horrez gain, lehiakide bakoitzak sortako argazki bat aukeratu eta Facebook, Twitter edo Instagram-era igo beharko du bere argazki sortaren izenburua zehaztuz. Igotzean #GasteiztarrakArraun traola erabili beharko du. Facebook-en   @oihaneder eta @gauekoak etiketatu; Twitter zein Instagram-en aldiz @oihaneder_etxea eta @gauekoak aipatu.
  • Parte hartzeko epea:

Ekainaren 21etik irailaren 21era bitartean (biak barne)

  • Sariak:

Lau argazki-sorta sarituko dira (250 € sorta bakoitzeko). Saritutako lau lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaasteburu pasa kulturala irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €)  eta azokan gastatzeko 100 €ko bonoa

Sariak bi kategoriatan banatuko dira eta kategoria bakoitzean bi sari izango dira:

1) 18-30 urte bitartekoak

2) 30 urtetik gorakoak.

  • Argazki erakusketa eta aurkezpen publikoak:

Udazkenean saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean (sorta bakoitzetik erakusketan jartzeko 6 argazki aukeratuko ditu egileak) eta pantaila digital batean lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ahalko dira.

Horrekin batera, irabazleek argazkiekin aurkezpena prestatu beharko dute bizitako bidaia kontatzeko (power-point, prezi edo bestelako euskarrian).

Aurkezpen publikoak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira euskararen normalizazioaren testuinguruan lan egiten duten GEU, Sarburu eta Zizta elkarteekin elkarlanean.

* Lehiaketaren oinarriak: Oinarriak_GasteiztarrakArraunTheWorld.2018

Bidaiaz gozatu eta guri kontatu!