Gasteiztarrak Arraun the World 2018 erakusketa

urria
10
asteazkena
19:00
2018
urria
28
igandea
14:00
2018
Jovellanos aretoa

Gasteiztarrak Arraun the World 2018 lehiaketan saritutako argazkien erakusketa urriaren 28ra bitartean egongo da ikusgai, Jovellanos aretoan.

Kirgizistan, Namibia, Ghana eta Indiako argazkiak izango dira koadroetan, eta munduko beste hamaika tokitako argazkiak ikusteko aukera ere izango da pantaila digital batzuetan. Bost kontinentetako argazkiak ikusteko aukera egongo da.

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-21:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00

Erakusketarekin batera, argazkietan jasotako bidaien aurkezpen publikoak egingo dira urrian zehar:

  • Urriak 16, 19:00: Hesirik gabeko kartzela Ghanan (Maitane Nieto & Javier Galapero) – Pura Vida taberna (Arana)
  • Urriak 18, 19:00: India harrigarria (Ania Fernandez de Ganboa) – Koxka taberna (Salburua)
  • Urriak 23, 19:00: Kirgizistan: zeruko mendien magalean (Gaizka Untzueta) – Dazz taberna (Alde Zaharra)
  • Urriak 30, 19:00: Namibian basamortua biziz (Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarreta) – Orient Expres taberna  (Txagorritxu)

Guztira 27 lan aurkeztu dira lehiaketara, 540 argazki inguru, eta epaimahaiak oso zail izan du saridunak aukeratzea. Gasteizko euskalgintzako elkarte desberdinetako kideek (GEU elkartea, Zizta Euskara Taldea, Sarburu Kultur Elkartea eta Gauekoak Elkarteen Federazioa) eta Arte eta Lanbide Eskolako argazkilaritza irakasle batek osatu dute epaimahaia.

Info +: hemen

Gauekoak (r)ekin elkarlanean