
Bidaiari, munduan zehar arraunean egiteko prest?
Aurten ere baduzu udako bidaiak argazki eta hitzen bidez non kontatu!
Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak-ek emango dizute horretarako aukera.
Aurten parte hartzeko bi modu izango dira:
- Argazki-hizki lehiaketa: hogei argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da eta argazki-sortari eta argazki bakoitzari euskarazko izenburua jarri. Horrekin batera, egindako bidaiaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera. 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta.
- Publikoaren gazte saria: bost argazki igo behar dira Instagram-era egindako bidaia deskribatzen duen euskarazko izenburuarekin batera. Horrez gain, #GAW2017 traola erabili eta @gauekoak eta @oihanedereuskararenetxea aipatu beharko dira. 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.
Argazkiak eta testuak ekainaren 21tik irailaren 21era bitartean, biak barne, bidali edo igo ahal izango dira.
Sariak:
- Argazki-hizki lehiaketa: Lau argazki-sorta sarituko dira, 250 € sorta bakoitzeko. Saritutako 4 lanen egileek abenduan Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan asteburu pasa irabaziko dute: 2 pertsonentzako bi gautako egonaldia Durango ondoko Garaiko landetxean (150 €) eta azokan gastatzeko 100 €ko bonoa
- Publikoaren gazte saria: Durangoko Euskal liburu eta diska azokan gastatzeko 100€ko bonoa.
Argazki erakusketa eta aurkezpen publikoak: Udazkenean saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean (Sorta bakoitzetik erakusketan jartzeko 5 argazki aukeratuko ditu egileak). Berrikuntza gisa pantaila digital batean lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi ahalko dira.
Horrekin batera, irabazleek argazkiekin aurkezpena prestatu beharko dute power-point, prezi edo bestelako euskarrian egindako bidaia kontatzeko. Aurkezpen publikoak Gasteizko lau auzo desberdinetan antolatuko dira euskararen normalizazioaren testuinguruan lan egiten duten GEU, Sarburu eta Zizta elkarteekin elkarlanean.
* Lehiaketaren oinarriak: Oinarriak_GasteiztarrakArraunTheWorld_2017
Bidaiaz gozatu eta guri kontatu!