Gasteizko Euskararen Ahotsak 33 begirada

urtarrila
29
asteazkena
19:00
2020
Ortuño

Badira urte batzuk Badihardugu Kultur elkarteak Gasteizko Euskararen Ahotsak egitasmoa abian jarri zuela, Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzuarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean.

2019an, Gasteizko Udalak emandako laguntzari esker, proiektuarekin aurrera egiteko aukera izan da. Horrela, lehendik elkarrizketatuta zeuden hiztunen grabazioak landu eta pasarte interesgarrienen bideoak sareratu dira. Baita beste 15 elkarrizketa inguru grabatu ere.

Gaur egingo den aurkezpen-topaketa honen asmoa: 33 testigantza horien berri ematea eta transmisio bide bati ekitea.

Grabazioetako partaideak topaketa batera gonbidatu ditugu, eta hauekin batera Gasteizko arlo ezberdinetako ikus-entzuleak ere izango dira ekitaldian, denon artean azken 50 urteetan Gasteizen jorratu den berreuskalduntze prozesuaren inguruan elkar-truke interesgarria egite aldera.

Ekitaldiaren aurkezpen eta dinamizazio lanetan Miel Anjel Elustondo kazetaria izango da, bera ere proiektuan elkarrizketatuetako lagunetako bat izan zen; pasarte ezberdinak ikusi eta denon artean komentatuko dira.