urria
22
asteartea
16:00
2019
Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordeak proposatuta, euskaraz ahoskatzen ikasi eta irakasteko ikastaroa egingo dugu Oihanederren. Saio teoriko-praktikoa izango da eta irakasle, irakasle-gai, esatari, eta oro har, ahozko hizkuntza garrantzitsua den ofizioetako interesatuei zuzenduta egongo da.
Irakasleak:
- Saio teorikoa (16:00-17:00):
- Lourdes Oñederra Olaizola (Euskal Filologian doktorea, Euskaltzain osoa, Ahoskera Batzordeko burua)
- Oroitz Jauregi Nazabal (Euskal Filologian doktorea, EHUko irakaslea, Ahoskera Batzordeko idazkaria)
- Saio praktikoa (17:00-20:00):
- Julia Marin Arteaga (Antzerki itzultzailea eta komunikazio tekniketan irakaslea)
Ikastaroaren helburua:
- Euskaraz gramatika edo hiztegia bezain garrantzitsu den eta hiztegia, gramatika eta gainerakoak gauzatzeko ezinbesteko den ahoskera ikas eta irakas daitekeela ikasiaz ikastea;
- Euskara batua erdarazko aukera fonologikoen arabera ez ahoskatzea bideratzea.
Partaide kopurua:
- 12 laguneko taldea osatuko da gehienez.
Izena-ematea DOAKOA izango da (urriaren 18ra arte)
[contact-form-7 404 "Not Found"]
Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordea (r)ekin elkarlanean