Euskara Gasteizen, Landuchiotik hizkuntza aniztasunera Ruben Sanchez

martxoa
23
asteazkena
19:00
2022

1562an, Nicolao Landuchio bidaiari italiarra Gasteiza sartzera zihoala, bertakoek beharbada “errexala pean egon” esan zioten. Ez zituen hitz horiek ulertuko eta hiztegi bat egitea otu zitzaion. Lehen euskal hiztegia -6.000 hitz bildu zituen- Gasteizen sortu zen.

Ahulago edo sendoago beti egon da euskara Gasteizen.

Gaur egun, ehun hizkuntza baino gehiago hitz egiten diren gizarte honetan, beharbada, euskarak konplize berriak topatu ahal ditu hiriko “beste” sukalde horietan.

Ruben Sanchez bertsolari eta idazleak emango du gai hauen berri.

Ekitaldi hau Korrika Kulturalaren baitan antolatu da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 16tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.