Zurrumurruen aurkako maiatza programazioaren barruan, maiatzaren 17an (asteartea) “Euskara eta immigrazioa” mintegia izango da. Bertan, immigrazioa eta euskarari buruzko harremanaz eta biek kohesiorako dituzten aukerez hitz egingo dugu.
Xabier Aierdi (Zeberio, 1957) Soziologian Doktorea da, Begirune fundazioko kidea eta migrazioetan aditua.
Euskarak erronkak ditu. Azkenetariko bat, zenbaki kopurutsuetan immigrazio berriaren ezarrera, munduko toki askotatik datorrena, batez ere, Latinoamerikatik. Horixe da immigrazio osoaren erdia; gaztelera daki eta bizimodu arrunta eraman dezake euskarara hurbildu gabe. Hori gertatuko da neurri batean helduaroan etorri berri direnekin, baina gizarte osoan gertatzen den moduan, helburua eskolan jarri behar da eta astiro-astiro eskolatzean bertan jaioak zein familiak berrelkartzean gerora etorritako seme-alabak.
- Izen-emateak: antirumores@vitoria-gasteiz.org
- Zeinu-hizkuntza eta haurtzaindegi-zerbitzua: zeinu hizkuntzako interpretazio-zerbitzua eskatu daiteke maiatzaren 10era arte. Halaber, haurrak zaintzeko zerbitzua eskatu daiteke. Kasu bietan, eskaera egiteko ondorengo helbidera idatzi behar da: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..