Euskara Batuaren helduaroa

ekaina
21
osteguna
09:00
2018

Jardunaldi honen bitartez Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere 46. Udako Ikastaroen hasiera ekitaldia egingo du Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.

Aurten, 2018an, Euskara Batua abiatu zeneko 50. urteurrena da. Euskara Batua gure hizkuntza estandarra kontsidera dezakegu, euskaldun alfabetatu guztien aldaera, nahi bada.

Hizkuntzak sortu, garatu, aldatu eta, kasu askotan, desagertzen dira. Zorionez, euskara hizkuntza bizia da. Euskararen bizitasuna, neurri handian, estandarizazioaren prozesuari zor zaiolakoan gaude, hizkuntza batasunari, alegia. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU), beste hainbatekin batera, Euskara Batuaren bidegilea izan da, Euskara Batua eta UEU garaikideak, biak hala biak elkarren ondoan haziak. Hazi hartatik, hain zuzen ere, hona gaurko fruituak; helduaroan.

  • Jardunaldiaren zuzendaria: Xabier Isasi Balantzategi, EHUko irakaslea. UEUko Zuzendari-ohia.
  • Ordutegia: 09:00-15:00
  • Matrikula doakoa, baina izena eman beharra dago: ekainaren 19ra arte.
  • Egitaraua, izen ematea eta informazio gehiago: hemen