Eskean kristo Beste belaze batzuen gogoan

uztaila
05
ostirala
21:30
2019
Falerina lorategia

Kortxeak & Krispetak zikloak bost urte betetzen dituen honetan, 3 ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izan dugu.

Gaurkoan Eskean kristo taldeak Beste belaze batzuen gogoan izenburupeko 3. lana aurkeztuko du.

Arratiarrek 2012. urtean argitaratu zuten lehenengo maketa eta, haren ondoren, beste bi lan luze etorri ziren: Azote kalüz! (2014) eta Ezkurrik onenak (2016).

Oraingoan aldiz, beraien soinua gaurkotu eta dotoretu dute, rock & roll klasikoa oinarri harturik beti ere.