Zer da burua gorputzik gabe? Bizitza heriotzarik gabe? Zer da natura kulturarik gabe?
Eta emakumea gizonik ez bada? Guztiak bi, bata bestearen definizio. Baina inoiz ez berdinetik berdinera.
Jendartea oro har dikotomien edo binarismoen baitan antolatzen dela gauza jakina da. Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketok eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputzak, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko.
Hortik abiatuta, aipatutako dualismoetan hausturak proposatzen ditu eRRe ikuskizunak, eta bertsolaritzaren, antzerkiaren, musikaren eta poesiaren arteko mugak lausotzen.
Pospoloak: Haizea Arana, Oihana Arana, Aner Peritz, Leire Vargas.
Zuzendaritza eta aholkularitza: Edurne Azkarate, Eider Perez, Miren Amuriza
Ekitaldi hau AEK-k antolatutako Korrika Kulturalaren parte da, eta egitarauari amaiera emango dio.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira martxoaren 24tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.