Eraldaketa sortzaileON afera Bideo-arte erakusketa

iraila
14
ostirala
20:00
2018
iraila
21
ostirala
21:00
2018

Gazte sortzaileak bekaren testuinguruan Irantzu Lekuek eta Olatz Alonsok “Eraldaketa: SortzaileON afera” proiektua gauzatu dute. 

Honek sorkuntza-prozesuari erreparatzea du helburu, emakume sortzaileen sorkuntza-jarduera oinarri. Xede nagusia da erakustea kontzeptuak, sorkuntza-prozesuaren inguruko irudi eta aurreiritziak, kultura, kulturak, artea, arteak bizitzeko moduak, eta kulturgileen irudia. SortzaileON afera-k Araban eta Gasteizen artearen eta kulturaren inguruko mugimendua sortzea du helburu, bi fasetan: batetik, oinarri teorikoan sakonduz; bestetik -eta hausnartu ostean-, euskarazko ikus-entzunezko muntaketa esperimentala sortuz, zehazki bideo-arte pieza bat.

Hain zuzen ere, bideo-arte erakusketa irailaren 14tik 21era egongo da ikusgai Oihaneder Euskararen Etxeko Jovellanos aretoan. Inaugurazioa irailaren 14an izan zen.

Ekimenaren helburua artisten sorkuntza prozesua erdigunean jarri eta publikoa horren partaide bilakaraztea da. Horretarako, emakume artistekin hainbat bilkura egin dituzte sormenaz hausnartzeko.  Proiektuak emakumeen autonomia eta ahalduntzea bultzatzearen alde egiten du, baita genero kontzientzia hartzearen eta balio aldaketa sustatzearen alde ere. Ekimenean parte hartu dute, besteak beste, Zuriñe Hidalgo abeslariak (Hesian), Izaskun Urkijo arte zuzendariak (“Errementari”), Ane Rodriguez Tabakalerako zuzendariak, Blanka Gomez de Segura Euskal Zeramika Museoaren arduradunak, Garazi Lopez de Armentia koreografoak (Baratza), Irati Jimenez (idazlea), Haizea Barcenilla (arte kritikaria), Izar Mendiguren eta Paula Amilburu bertsolariek, Huntza taldeko Josune Arakistainek edota Yanela Murua dantzariak.