Gasteizko euskara jendearena oso argazki jendetsua litzatekeela uste dugu, baina marka da gero, askotan, hiri berean bizi izanda lehengusu-lehengusinek elkarren berri ez izatea, ezta?
Euskara jendea –egingo ez den argazki honetarako- gure hizkuntzaren egoerak kezkatuta etorkizun hobea eraikitzen ahalegintzen dena da. Gasteiztar euskaltzaleak dira eragiteko elkartzen direnak, adibidez: guraso elkarte, euskara talde, ikasle edo langile batzorde, komunikabide, auzo elkarte, aisialdi-kultura-kirol taldeetan…
Baina, zein dira? Non eta zein arlotan aritzen dira? Zer egiten dute? Noiz? Ba al dute harremanik edota helburu komunik? Aurrera begirako zer asmo dute? Zer beharko lukete horretarako? Bada aukerarik, elkarren berri izanda, elkarlanean aritzeko?, Zertan?…
Ez da familia argazkirik egingo, baina “familia” irudikatzen hasiko da, kide-senide guztiok horren berri izan dezaten, zoriontsu eta eraginkorrago izateko bidea baita. Lagundu nahi?
GEU elkarteko lehendakaria den Irati Iciar Madinabeitiak bideratuko du saioa, eta denon ekarpenekin nor garen eta zer egiten dugun argitzen saiatuko gara.
Izena emateko: hemen.
ERAGITEKO JANZTEN, Gasteizko euskaltzaleon gogoetarako une eta guneak
Eragiteko janzten zikloa bigarren urtez abian da Arabagara-Topagunearen, GEU elkartearen, Lazarraga Kultur Elkartearen eta ALEA komunikazio taldearen ekimenez.
Lau saio izango dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, uneak eta guneak eskaintzea izango da.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.