Eneko Llanos

martxoa
23
ostirala
19:00
2018

Zer galdetuko zenioke Eneko Llanos triatletari? Zatoz SolasAlean elkarrizketa irekira eta bota zure galdera!

Oraingoan Joseba Gorostizak eta Sonia Kintanak gidatuko dute elkarrizketa eta ohi bezala publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu.

Elkarrizketa irekia 19:00etan izango da Ortuño aretoan. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx ”, Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo, Jone GoirizelaiaAlberto Zerain, Sabin Salaberri, Jokin Bildarratz, Toti Martinez de Lezea, Andoni Egaña, Aitziber Garmendia, Olentzero eta Mari Domingi eta Josune Arakistain izan ditugu gurean SolasAlean.