Ekiñe Egin leku! musika deialdia

ekaina
02
osteguna
19:30
2022
Ortuño

Egin Leku!, hasiberrientzako musika deialdiaren bigarren edizioko aukeratuetako bat da Ekiñe.

Musika betidanik egon da bere bizitzan; panderoa ikasten hasi zen, ondoren trikitixa, eta azkenik, gitarra. Trikitika Eskolak oholtza gainean egotera ahalbideratu dio txikitatik eta Arrasateko Jai Zale tabernan eman zituen bere bakarkako lehen kontzertua. Esperientzia hauetatik oholtzari gustu berezia hartu dio maketa txiki bat argitaratu zuen arte Besterik ez izenpean.  

Honetan, bere zalantzak, beldurrak eta itzalak azaleratzen ditu, musikaren bitartez askatzen baita. Maketa honen bidez, bere barnean dituen mamu horiek neurri batean kanporatzen lagundu diola dio, eta baita bere burua den bezalakoa onartzen lagundu ere. Kontzertuetan bere ahotsa eta gitarra akustikoa entzun daitezkeen arren, hainbat musikarirekin batera baxuarekin, pianoarekin, gitarra elektrikoarekin, kajoiarekin eta pianoarekin alegia, ahotsa eta gitarra gorpuzten elkar-lagundu diote.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira maiatzaren 26tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
Musikari (r)ekin elkarlanean