Eguzki-loreak eta San Juan sua [4-8 urte] Txikienak hazi eta nagusienak gaztetu!

ekaina
17
ostirala
17:30
2022
Falerina lorategia

Udaberrian zehar Dona Dona Katona zikloaren baitan hiru lantegi eskainiko dira, hilabeteko bat. Haurrek eta helduek familia giroan euskaraz elkarrekin jolas egiteko parada izango dute lantegietan.

Ziklo hau Udaberri birziklatua lantegiarekin hasiko da. 4-8 urte arteko haurrei zuzendutako ekintza honetan berrerabilitako materialen bidez udaberriari lotutako eskulanak egingo dira. Poltsak eta arropak kolorez jantzi! tailerra 4-10 urte bitartekoentzat eskainiko da eta telazko poltsak eta arropak margotzeko eta atontzeko aukera emango zaie parte-hartzaileei. Amaitzeko, Eguzki-loreak eta San Juan sua lantegia eskainiko da ekainean: 4-8 urte bitarteko haurrak bertako ohiturak eskulanen bidez bere egiteko lantegia izango da.

Eguzki-loreak eta San Juan sua

Aintzinako kondairak dioenez, duela milaka urte, Eguzkirik eta Ilargirik ez zegoenean, gizakia iluntasunean bizi zen, Lurrari laguntza eskatu eta honek lore argitsu bat sortzen lagundu zion arte. Horren ondorioz, gaur egun, energia-txar zein madarikazioen aurkako babes ahalmena zor zaio lore magiko honi. Gainera, ezaguna da San Juan gauako goizaldean, urteko gauarik motzenean, izaten duela eguzki-loreak bere unerik magiko eta indartsuena eta baita sutan erretako paperek ezkutatzen dutena.

Zure paperezko eguzkilore magikoa sortu nahi? Zer usatu nahi duzun aurtengo San Juan gauan?

Gela horia

Oihanederrek duen Gasteizko eragile kulturalekin elkarlana sustatzeko helburuari jarraituz, Dona dona katona zikloaren udaberriko edizio hau Gela horia-ko kideek dinamizatuko dute. Gela horia, 2020ko abenduan ireki zen sormen gunea da. Beraien hitzetan, “artea oso maitea duten bi lagunek sortutako proiektua da. Hau da, tailer bat” eta hantxe astero adin desberdinetara bideratutako ekintzak gauzatzen dituzte. Honetan, Oihanederren izango dira arte teknika ezberdinak adin anitzeko ume eta familiei erakusten.

IZEN-EMATEA:

Lantegi honetan parte hartzeko inprimaki honen bidez izena eman beharko da.

  • Epea: ekainaren 3tik aurrera (10:00etatik aurrera)
  • Edukiera mugatua.
  • 4-8 urte bitarteko adineko haurrek lehentasuna izango dute jarduera honetan.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da izen-ematea aurrez egitea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino bi aste lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Izena eman dutenek izango dute lehentasuna.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere izena eman behar dute.
  • Jardueraren egunerako eguraldi iragarpena ez bada ona, eraikinaren barruan egingo da jarduera.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura izen-emateak duen balioa galduko du.
  • Heldu bakoitzak, gehienez, bi haurrekin joateko aukera izango du.
  • Gomendagarria da jarduerara zikintzeko aproposa den arropa ekartzea.