Joan Mari Torrealdai Nabea-ren azken liburuaren aurkezpen solasaldia.
Liburua amaitzeko ardura izan duen Joanmari Larrartek egingo du liburuaren aurkezpena; berarekin batera, Xabier Ricok hartuko du parte Egunkaria Sortzeneko Gasteizko kide gisa eta Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak dinamizatuko du saioa.
Joan Mari Torrealdai buru-belarri ari zen Egunkariaren historia kontatuko zuen liburuarekin, laguntza eskatu beharra sortu zitzaionean. Joanmari Larrartek hartu zuen Torrealdaik idatzitako testu eta egiturari forma emateko ardura. Elkarlanean osatu zuten ahal beste, eta Larrartek amaitu behar izan du Torrealdai zendu ostean.
Joan Mari Torrealdaik Egunkariaren sorrerako hainbat gauza argitu beharra sentitzen zuen, gero itxiera ekarri zuen tesiari erantzutekoa, besteak beste: Egunkariaren sorreraren atzean ez zegoela ETA, euskalgintza eta gizarte zibila baizik. Bere artxibo sakona arakatuz osatu du sorreraren inguruko kontaketa xehetasunez betea. Izan ere, ingurukoek kontatzen dute ia modu obsesiboan bildu ohi zuela informazio guztia. Egunkaria posible egin arteko negoziaketak dira horren adibide, nahiz Torrealdaik berak hitzaurrean gogoratzen duen berak sortua ez dela historia, oinarrian ikerketa egon arren bera gertuegi dagoelako horretarako.
GONBIDAPENAK:
Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.
Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 23tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:
- Bibe plataforman
- Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
- oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
- E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
- Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
- Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte.
OHARRAK:
- Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
- Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
- Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
- 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.