[BERTAN BEHERA] Dura(na), Matura(na), (H)etura(na): izenetik izana Mikel Zalbide

azaroa
07
osteguna
19:00
2019
Ortuño

OHARRA: Hizlariaren familia arazoak tarteko hitzaldi hau bertan behera geratuko da. Data berria lotutakoan, emango dizuegu honen berri.

Dura(na), Matura(na), (H)etura(na): izenetik izana hitzaldia ematera hurbilduko da Mikel Zalbide euskaltzaina Oihaneder Euskararen Etxera. Hitzaldi hau Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da.

Hitzaldiaren nondik norakoak:

“Eskualde bateko biztanleek eguneroko mintza jardun arruntean zer hizkuntza egiten zuten jakiteko lagungarritzat hartzen da, bestelako jakin-iturri askorik eskueran ez dagoenean bereziki, bertako toponimia  zaharra. Hala da gurean ere.

Bertako toponimoak sortu zirenean arabarrek (kasu honetan Gasteiz aldekoek) zer hizkuntzaz mintzo ziren jakiteko lagungarri gerta litezke horko toponimoak”.

Mikel Zalbide Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1951ko maiatzaren 9an.

Industria ingeniaria. Erretiroa hartuta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Euskara Zerbitzuburu izatetik.

Euskaltzain urgazle izendatua 1983ko apirilaren 28an eta euskaltzain oso 2006ko apirilaren 27an.

Pedagogoa batzar nagusietan, “Hizkuntzen azterbideak Iturriagaren argitan” izeneko sarrera hitzaldia irakurri zuen Donostian 2007ko apirilaren 2an.

Euskararen Foru Zerbitzua (r)ekin elkarlanean