DuDa performance artistikoak itxiko du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira Gasteizen antolatutako euskararen astea.
Garelako dugu? Dugulako gara? Ukan eta izanetik, bera al da bidea? Dak du ala DU da? Euskara ikastean… DU trantsitibotasunarena eta DA intrantsitiboarena direla deskubritu bitartean “du” UKAN dela eta “da” IZAN dela ikasten dugu. Mintzatzean zer esan behar dugun pentsatzeak duda sortzen du.
50 minutuetan lau artista dudaren etapa guztietatik pasako dira: frustrazioa, zalantza, hautua, misterioa…
Aktoreak: Patrick Larralde, Bixente Hirigarai, Aitzol Lasa eta Tony Le Guilly.