Don Inorrez Dardara hura

azaroa
21
osteguna
19:30
2019
Falerina Taberna

Bide Ertzean taldeak atsedenaldi mugagabe bat iragarri zuen 2016ko abenduan. Taldeko kantaria bakarlari gisa ari da ordutik hona. Don Inorrez hortaz, Imanol Ubedaren alter ego bat da. Ezizen artistiko bat.

2018ko udaberrian Mugiro bila izeneko diskoa plazaratu zuen. Proiektu berriaren lehena. Paco Loco ekoizle ezagunarekin batera grabatu zuen El Puerto de Santa Marían (Cádiz). Bide Ertzeanen kutsua albo batera utzi gabe, Imanol Ubedak Gorka Urbizurekin batera osatutako Peiremans + talde paraleloaren power pop estiloa da nagusi. 2018ko abendura bitarte emanaldi ugari eskaini zituzten. Geroztik itzalean aritu dira lanean.

Hortik ondoko iragarpena. 2019ko udazkenean lan berri bat plazaratuko dute: Dardara hura izeneko binilozko singlea. Lan hau ere Paco Loco ekoizlearekin batera ondu dute baina beste estilo bat nagusi da kantu berri hauetan. New americana-tik hurbilago daude. Pello Lizarralde idazlearen letrak daude kantu berrien oinarrian. Azala José Ignacio Agorreta margolariak egin du.

Lan kolektibo honen emaitza ospatzeko, bira berri bati ekingo dio Don Inorrezek, eta Oihanederrera etorriko dira azaroaren 21ean.

Aurreko biran bezalaxe, lau izango dira oholtzara igoko diren musikariak: Imanol Ubedarekin batera Karlos Arancegui baterijolea, Fernando Neira baxujolea eta Ruben Caballero gitarrajolea arituko dira zuzenean.

*Argazkia: Ibai Arrieta