Don Inorrez Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi, Fernando Neira eta Ruben Caballero

maiatza
08
igandea
12:30
2022
Ur biltegia

Sastraka erakusketaren ekintza osagarri bezala, Don Inorrez talde tolosarraren zuzeneko kontzertu bat egingo da erakusketan bertan. Izan ere, Sastraka erakusketan lau egile batu dira. Lau sortzaile, nor bere esparrutik, elkar eragiten. Pello Lizarraldek idatzitako 12 testutatik abiatutako, José Ignacio Agorretaren 25 olio, Imanol Rayoren 36 argazki eta Imanol Ubedaren 12 kanta barnebiltzen dituen erakusketan bertan izango da Don Inorrez taldearen kontzertua.

Don Inorrez taldea Imanol Ubeda kantariak, Karlos Aranzegi bateria-joleak, Fernando Neira baxu-joleak eta Ruben Caballero gitarra-joleak osatzen dute. 2018tik aurrera ekin zioten Don Inorrez proiektuari eta estraineko diskoa plazaratu zuten: Mugiro bila. Power pop estilora lerrokatzen ziren disko hartako kantak. 2019ko udazkenean, new americana estilora hurbiltzen den single bat plazaratu zuten: Dardara hura. Lan horretako kanten hitzak Pello Lizarralderenak dira eta azala José Ignacio Agorreta margolariak osatua da. Don Inorrezek disko berri bat aurkeztu zen 2021ean: Esku hutsik izenekoa.

Imanol Ubedak, Sastraka erakusketako partaidea eta Don Inorrez taldearen abeslariak, ibilbide luzea osatu du euskal musikan. Deabruak Teilatuetan rock taldean eman zituen lehen urratsak eta Bide Ertzean taldearekin ibilbide luzea bezain oparoa osatu zuen. Horretaz gain, Peiremans taldeko buruetako bat da, Gorka Urbizu kantariarekin batera.

Ekintzak osagarriak

Zuzeneko kontzertuaz gain, erakusketaren inguruan beste ekintza osagarri batzuk eskainiko dira:

  • Irekiera ekitaldia: maiatzaren 6an egingo da, arratsaldeko 19:00etan.
  • Bisita gidatua: maiatzaren 14an, artistek beraiek burututako erakusketaren bisita gidatua egongo da, goizeko 12:00etan.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira apirilaren 27tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.