Denbora Dantza, musika eta Karmele Igartuaren poesia

azaroa
25
igandea
19:00
2018
Klaustroa

Hemen gaude eta iraganera begiratzen dugu, denbora badoa.

Zuriñe Benaventeren dantzak eta Ignacio Monterrubioren musikak hemen eta orain bidaiatzen dute, Karmele Igartuaren poesiarekin batera.

Zuriñek eta Ignaciok bost urte baino gehiago daramate dantza eta mugimenduaren hizkuntza berrien inguruko esperientziak bilduz. ALTRASTE DANTZA Konpainiaren aterkipean haien sorkuntza lanak aurkezten dituzte, mugimendua, soinua eta hitzari indarra emanez. 

Denboran gelditu
eta gelditu denbora
eta gu ibili denboran
eta guk zeharkatu denbora –enara beltzak bezala–
eta guk egin denboretan denbora,denborak zahartu, ihartu, baztertu, irentsi ez gaitzan, denborak inoratu ez gaitzan…

  • Zuriñe Benavente, dantza
  • Ignacio Monterrubio, musika
  • Karmele Igartua Bengoaren poesia
  • Erresidentzia artistikoa Garaion, natur artean