Dating Amber David Freyne, 2020 - Irlanda, 92'

maiatza
03
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Zinema jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, lehenengo astearteetan, arratsaldeko 19:00etan proiektatu ohi dira.

Maiatzean David Freyne zuzendariaren Dating Amber filma eskainiko da.

90. hamarkadako Irlandan, Eddiek eta Amberrek harreman bat antzeztuko dute mundu guztiak bere sexualitateari buruz espekulatzeari uzteko. Eddiek bere aitaren bidea jarraitu nahi du armadan, eta Amberrek, berriz, Londreseko zentro kosmopolitara joateko ametsa du.

Planak sendoa dirudi, baina beren adostasuna hausten hasten den heinean, Eddieren ukapena sakonagoa egiten da, eta Amber konturatzen da esku hartzen ez badu, bere lagun onenak etorkizun arriskutsua izan dezakela.

  • Urtea: 2020
  • Zuzendaria: David Freyne
  • Gidoia: David Freyne
  • Ekoizpena: David Claikens, Will Clarke, Rory Dungan, John Keville
  • Musika: Hugh Drumm, Stephen Rennicks
  • Herrialdea: Irlanda
  • Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
  • Gaia: Homosexualitatea 90. hamarkadan Irlandan
  • Iraupena: 92′
Gaztelaniazko azpitituluak dituen trailerra

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira apirilaren 26tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.