Casablanca beats Nabil Ayouch, 2021 - Maroko/Frantzia, 101'

ekaina
29
asteazkena
19:00
2022
Ortuño

Kortxeak & Krispetak zikloaren zortzigarren urtea izango da aurtengoa. Bi ikus-entzunezko eta kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu. Filmak Ortuño aretoan eskainiko dira, eta kontzertua, berriz, Falerina lorategian.

Bigarren saioan Nabil Ayouch-en Casablanca beats filma emango da.

Nabil Ayouch da filmeko zuzendaria eta gidoilaria, eta antzezleen artean daude, besteak beste, Ismail Adouab, Nouhaila Arif, Samah Baricou, Abdelilah Basbousi, Anas Basbousi, Soufiane Belali, Zineb Boujemaa, Ismail Elfallahi, Amina Kannan, Marwa Kniniche, Maha Menan, Meryem Nekkach eta Mehdi Razzouk.

Iazko Cannesko Nazioarteko Zinemaldian lehiatu zuen, atal ofizialean, Urrezko Palmarako sarian, eta saria irabazi ez bazuen ere, filmak arrakasta handia izan zuen, eta ikusleen artean oso iritzi onak jaso zituen

Anasek, rapero ohiak, Casablancako auzo xume bateko kultur etxe batean kolaboratzen du. Bere irakasle berriak bultzatuta, gazteak tradizio jakin batzuen zamatik askatzen saiatuko dira, beren pasioa bizitzeko eta hip hop kulturaren bidez beren burua espresatzeko, adierazpen askatasunaren aurkako mehatxu ugari jasaten dituen gizarte baten barruan.

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Nabil Ayouch
  • Lurraldea: Maroko/Frantzia
  • Jatorrizko hizkuntza: Dárija
  • Iraupena: 101′

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 22tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

  • Jarduera honek LABORAL kutxaren babesa jaso du