Bualá Txaloka Antzerkia

urtarrila
04
ostirala
12:00
2019
Ur-biltegia

Gabonetan Jai zikloaren azken saioan Txaloka Antzerkiaren Bualá ikuskizuna eskainiko da. 

 “Bualá” sukaldariak inoiz sukaldatu den postrerik goxoenaren bila dabiltza. Hori dela eta, munduko laguntza guztia beharko dute sukalde zoro honetan. 4 sukaldariz osatutako taldeak parte hartzaile zuzen bihurtuko du ikuslea.  Elkarrekin gozatzeko antzerkia, musika, jokoak, dantzak, talde-dinamikak… egingo dira, neska-mutilek jolasteko, abesteko, gozatzeko eta mugitzeko aukera ederra izango dute. Haien laguntzarik gabe ezer ez baita posible.

Ikuskizuna 4-10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta 60 minutuko iraupena du. Ateak 11:45ean irekiko dira.

Ikuskizunaren ondoren Goian proiektuaren eskutik Sukaldaritza tailer txikia egingo da.  Bertaratzen diren pertsonak  fruta edo barazkiekin pintxoak egiten ikasiko dute. 

Parte hartzeko gonbidapenak Oihanederren harreran egongo dira eskuragai abenduaren 17tik aurreraPertsona bakoitzeko gehienez 4  gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. Gonbidapenak agortu egin dira.

Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.