[GONBIDAPENAK AGORTUTA] Bitxigintza eta osagarri tailerra

iraila
09
Asteazkena
18:00
Falerina Lorategia

Dona Dona Katona zikloa bueltan da. Oraingo honetan Arrasateko Txatxilipurdi Elkarteak familiartean jolastu eta sortzeko bi tailer ekarriko ditu Oihanederrera: lehenengoa, Makedo. Kartoiarekin sortzeko tailerra, eta bigarrena, Bitxigintza eta osagarri tailerra. Iraileko lehen bi asteazkenetan egingo diren saio hauetan gurasoen eta seme-alaben artean euskararen erabilera sustatu nahi da. Bi saioek 2 orduko iraupena izango dute, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta 5 urtetik aurrerako umeei eta beren familiei zuzendutako lantegiak dira.

Irailaren 9an, egurra eta fieltroa material nagusitzat harturik, osagarri eta bitxi ezberdinak sortzeko aukera emangou duen du tailerra eskainiko da: eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak e.a.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak agortu egin dira.

SEGURTASUN NEURRIAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduerara 5 minutu lehenago etortzea gomendatzen da, momentuko ilarak ekiditeko eta segurtasun neurriak behar bezala bete ahal izateko.
  • Haur zein nagusiek musukoa erabiltzea gomendatzen da.