Bideo-elkarrizketa Olentzero eta Mari Domingirekin

abendua
20
asteazkena
18:00
2017

Olentzeroren jatorria ezagutzen dugun ikazkinaren kondairatik haratago doa. Mari Domingiren pertsonaia nahiko berria da eta askotan Olentzeroren emaztea edo laguntzailea bezala aurkeztu zaigu. Baina Mari Domingi ez da hori.

Bata zein bestea ondo ezagutzea garrantzitsua dela sinistuta Oihaneder Euskararen Etxeak eta ALEAk, Gasteizko Udalaren Kultura Sailarekin elkarlanean, SolasAlean saio berezia antolatu dugu: bideo-elkarrizketa birtuala.

Bideoa haurrek aldez aurretik bidalitako galderekin grabatu da. Gaur bi pasetan proiektatuko da: 18:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:00etan.

Parte hartzeko gonbidapena behar da; Oihanederren egongo dira eskuragai. 4 gonbidapen banatuko dira pertsonako.

Abenduaren 21etik aurrera bideoa on-line egongo da ikusgai ALEA eta Oihanederren webguneetan.

* Olentzero eta Mari Domingi ez dira fisikoki Oihanederren egongo, bideoaren bitartez ikusi eta entzungo ditugu.