Arabako Bertsozale Elkarteak gazteen (14-18 urte) euskarazko talde sormenak bultzatu eta argitara ekarri nahi ditu. Horretarako, Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuaren laguntzarekin, hitzez, doinuz eta irudiz osaturiko Bertsoa Bizi Gazte bideo-klip lehiaketa antolatu du.
Lehiaketan parte hartzeko taldeka bideo-klipak sortu behar dira maiatzaren 5a baino lehen.
Bideo-klipak sortzen laguntzeko tailer ezberdinak egingo dira. Batzuk ikastetxeetan egingo dira eta beste zenbait Gasteizko gune laguntzaileetan, Oihaneder Euskararen Etxea tarteko.
Bideo-klip tailerra Oihanederen: Bideo-klip bat egiteko oinarrizko ezagutzen berri emango da. Lau asteazkenetan zehar burutuko da apirilean eta maiatzean. Ikus-entzunezkoetan aditua den Julen Zulaika bertsolariak emango du tailerra.
- Lekua: Oihaneder Euskararen Etxea
- Eguna: asteazkenak
- Datak: Apirilaren 5, 12, 26an eta maiatzaren 3a
- Ordua: 16.30-18.00
- Begiralea: Julen Zulaika
- Izena ematea: Idatzi e-posta bat honako helbide honetara oihaneder@oihaneder.eus
- Izena emateko epea: apirilaren 3ra arte
- Zehaztu beharreko datuak: Izen-abizenak, jaiotze-data, ikastetxea, emaila, telefonoa
Lehiaketan parte hartzeko: Elkartu 3-8 lagun saltsero (14-18 urte bitartekoak) eta askatu zuen sormena!
Bertsoak egin, abestien letrak aldatu edo Rap bat osatu euskaraz eta bidali zuen bideo-klipa maiatzaren 5a baino lehen bertsoabizi@gmail.com helbidera.