Kapulana bat zintzilik – Miren Amuriza

apirila
07
osteguna
19:00
2016

Kapulana_webElkartasuna, lankidetza, lurra… “Kapulanak”  Mozambikeko emakumeen oihal koloretsuak dira. Hainbeste erabilera dituzte, denetarik aurki dezakegula haietan. “Kapulana bat zintzilik” proiektuak Kapulana bat ireki eta bertan aurki daitezkeen kantuak, kontuak, irudiak eta hausnarketak  ematen ditu ezagutzera.

Miren Amuriza bertsolariak Mozambikeko herrixka bat bisitatu zuen Mundukide GBEren eskutik.  Eider Eibarren ilustrazioen laguntzaz, bertan bizitako esperientzia eta sentipenak ezagutuko ditugu bertsoen bitarteko kontaketaren bitartez.

Aurkezpen honekin apirilaren 12ra bitartean ikusgai egongo den Mundukide, batu taupadara! izeneko erakusketa  inaugurutako da. Erakusketak 15 urtetik hona Brasil, Kuba eta Mozambiken lanean diharduen Gobernuz Kanpoko Erakundeak leku hauetako herritarren bizitza eta komunitate hauetan egiten dituen garapen lanen berri ematen du.

KapulanaBatZintzilik_160407