“Batera” deialdia 16-30 urte bitarteko gazte gasteiztarrei zuzenduta dago, eta gazteen proiektu kulturalei bultzada ematea du xede.
Urriaren 16tik abenduaren 16ra gazteek proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte. Edozein ideiak balio du euskaraz garatzekoa bada, eta kulturarekin zerikusia badu: liburu edo diska bat argitaratu, ekitaldi bat antolatu, APP bat sortu, bideo-jolas bat garatu, antzezlan bat sustatu…..
Jasotako proposamenen artean epaimahaiak 3 proiektu aukeratuko ditu, eta gazte horiei Crowdfunding egitasmo bat eta bere komunikazioa antolatzen lagunduko diete.
Behin Crowdfunding egitasmoa martxan izanik, antolatzaileek 1000€ko ekarpena egingo diete 3 proposamen irabazleei.
Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak Federazioak deialdia antolatzerako orduan,Itsulapikoa.eus plataformaren laguntza izan dute. Elkarte honetako kideek orrialde berezia sortu dute beren webgunean eta bertan daude ikusgai deialdiaren oinarri orokorrak.
Info +: https://www.itsulapikoa.eus/eu/deialdiak/batera