Batera sormen deialdia Proiektu irabazleen aurkezpena

ekaina
21
asteartea
19:00
2022
Ortuño

Batera, kultur proiektuak elkarrekin deialdian hautatutako proiektuen aurkezpena egingo da ekainaren 21an, 19:00etan, Oihaneder Euskararen Etxean. Modu honetan, Aritz Ibarraren Gasteiz 1200 – Defentsa amaigabea eleberri grafikoa eta XUP! Antzerki taldearen Beita web-telesaiaren prozesuen nondik norakoen berri emango digute. Bide batez, Itsulapikoa plataformaren bidez crowdfunding kanpainan babesa eman dieten lagunek beren sariak jasotzeko aukera izango dute egun honetan.

Gauekoak programak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean aurrera ateratako deialdi honetan ezinbestekoa izan da Laboral Kutxa eta Vital Fundazioaren laguntza, izan ere, 2.000€ ko ekarpen bana egin baitiote bi proiekturi. Hirugarren egitasmoaren babesleak Gauekoak eta Oihaneder izan dira.

Aurkeztuko diren proiektu irabazleak

Aritz Ibarrak Gasteiz 1200 – Defentsa amaigabea eleberri grafikoaren egitasmoa landu du. Gasteizko historiaren gertakari erabakigarri bat ezagutaraztea helburu du proiektu honek: 1200. urtean tropa gaztelarrek Nova Victoria (Gasteiz) hiri nafarra konkistatu, eta bertako hiritarren eta herriaren etorkizuna errotik aldatu zuten. Garai hartako gasteiztarrek erresistentzia izugarria egin zuten konkistaren kontra, horren ondorioz hiriaren setioak 8/9 hilabete iraun zuen.

Taldean aurkeztu du bere proiektua XUP! antzerki taldeak, eta Aitor Gomez dabil ordezkari lanetan: Beita proiektuak hamabost minutuko zortzi ataleko web-saila izan nahi du, eta eduki osagarriz lagundua argitaratu. Proiektu digital eta transmedia izango da, beraz, zortzi atalak oinarri digital batean izango dira eskuragarri. Ikuspegi gazte eta feminista batetik sortutako lana da Beita, gazteok gazteontzako sortua; misterio edo thriller eran kontaturiko istorioa da, eta euskaraz eginikoa.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira ekainaren 14tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak..
  • Jarduera hau doakoa eta sarrera librekoa da, baina lekua ziurtatze aldera, gomendagarria da gonbidapenak aurrez eskuratzea Oihanederren webgunearen bitartez; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko. Gonbidapena eskuratu dutenek izango dute lehentasuna.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

Gauekoak (r)ekin elkarlanean