Bat-batean ahalduntzen? Bertsolaritza, hizkuntza eta generoa Miren Artetxe

apirila
24
asteartea
19:00
2018

Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu ikastaroak aurrera darrai, eta laugarren saioan Miren Artetxe izango dugu hizlari.

Artetxek ‘Bat-batean ahalduntzen? Bertsolaritza, hizkuntza eta generoa’ izeneko gaia landuko du. Emakumeen taularatzea izan da bertsolaritzako azken urteotako aldaketarik nabarmenetakoa. Taularatze hori, ordea, ez da bat-batean egin, eta plazara salto egin izanagatik ere ez da berehalakoan gauzatzen: plazaratze hutsa ez delako aski norberaren lekua bereganatzeko, sentitzeko.

Miren Artetxek bi elementu horiek, hizkuntza eta generoa, oinarri hartuta, emakume bertsolariek egindako eta urratzeke dagoen bideaz eta ahalduntzeaz hitz egingo du

Ikastaro hau UEUk, Jakin Aldizkariak eta Oihaneder Euskararen Etxeak elkarlanean antolatu dute.

Saio honetan izena emateko: hemen