Basque misreadings. BERRIAn gaizki irakurriak Aurkezpen-ekitaldia

otsaila
07
ostirala
19:00
2020
Erakusketa gela

BERRIA egunkarian gaizki irakurritako albisteekin erakusketa osatu dute Edu Zelaieta idazleak eta Eneko Ugarte artistak. Elkar elikatu dute artistek, eta Berria egunkaritik jan eta edan oturuntza ederra erditu arte.

Erakusketa inauguratzeko sare eginda datoz, aldez aurretik lagunarteko arrantza eginda.

Horretarako, bi gonbidatu berezik hartuko dute parte: Ane Gebarak eta Beñat Goitiak. Biak ala biak gasteiztarrak, euskal kulturaren eremuan bide interesgarriak egiten hasiak eta, bistan denez, erakusketaren egileak baino dezente gazteagoak. Izan ere, haien ekarpenari esker, diziplinarteko emanaldi edo performance batekin emango zaio hasiera erakusketari: literatura, musika, arte plastikoak eta dramatizazio pixka bat elkarlanean arituko dira erakusketaren aretoan bertan.

Ondoren, pieza ezberdinek osatzen duten erakusketa ikusgai egongo da, betiere hausnarketaz, kritikaz eta umore kutsu batez. 

Gonbidatu bereziak: Ane Gebara eta Beñat Goitia.

Erakusketaren egileak: Edu Zelaieta eta Eneko Ugarte.

Zabalpen-ekitaldia: otsailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan

Erakusketaren ordutegia:

  • Asteartetik ostiralera: 17:00-20:00
  • Larunbatetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00
  • Igandeetan: 11:00-14:00