2020ko urtarrileko igandetako Saski Naski zikloan “Bakardadeak garaitu zituenak” ikuskizuna izango da Oihanederren.
Balleta, euskal dantzak, bertsolaritza eta musika uztartzen dituen ikuskizun honek, XIX. eta XX. mendearen hasieran Ispaster, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Markina, Gernika, Ereño, Lekeitio…, eta baita Euskal Herriko beste herri askotatik ere, Ameriketara artzain joan ziren herritarrak omendu nahi lituzke.
Gehienek, zorionez, gogoz lan egin eta bizitzan aurrera egin zuten. Baina denek ez zuten ondo amaitu…
Hauengan nahi izan dugu jarri arreta ikuskizun honetan, euren “amerikar ametsa” betetzea lortu ez zuten horiengan. Batzuk desertuaren bakardadean zoratu egin ziren, eta asko izan ziren etxera bueltatu ezin izan zutenak.
Hauxe da, hain zuzen, Gizaburuagako Txomin Malaxetxebarriaren kasua. 1912an, 19 urte zituela, baserria utzi eta Paradisera (Nevada) joan zen artzain. Desertuko bakardadeak eta bertako bizimodu latzak bere nortasuna okerrerako aldatu zuten, guztiz zoratzeraino; hainbesteraino non ganaduzaleek ez zuten berriz lanerako hartu nahi izan. Kaleetan eskean ibili ondoren, gaixotu eta ospitaleratu egin zuten, eta han erizain bat eta beste gaixo bat hil zituen.
1952ko azaroan gas-ganbaran hil zuten, 58 urte zituela.
Partaideak:
Mikel Etxebarria, Shuyana Izaga, dantzariak
Felipe Zelaieta, Rikardo Gonzalez de Durana, bertsolariak
Ardi Ilun Blues Band: Alfonso Rojo “Gorri“, bateria; Alberto de la Casa, baxua; Nando de la Casa, teklatuak
Mikel Lacalle, ahotsa eta gitarra
Felipe Zelaieta, txistua eta gitarra
Jose A. Elu, gitarra
Jose Antonio Elu, zuzendari artistikoa
+info: http://bakardadeaz.kulturaynatura.com/
Dagoeneko agortu dira sarrera guztiak. Eskerrik asko zuen interesagatik!