
Iaz Sorgina Txirulina Oihanederen aritu zen eta aurten… liburua aurkeztuko du!
Ipuin-bilduma honekin euskaldunak ez diren gurasoek euskara ikasiko dute euren seme-alaben laguntzarekin. Horrez gain, familia euskaldunen haurrek baloreak ikasiko dituzte, eta primeran pasatuko dute istorioak irakurtzen eta entzuten.
Liburua aurkezteko ipuin kontaketa musikatua egingo da.
Familia osoak gozatzeko aukera aparta!
Gonbidapenak Oihanederren eskuragarri abenduaren 17tik aurrera. Pertsona bakoitzeko gehienez 4 gonbidapen banatuko dira: 2 ume + 2 laguntzaile. Gonbidapenak agortu egin dira.
Umeek gurasoak edo beste heldu batek lagunduta egon behar dute.