Arthur Egin leku! musika deialdia

otsaila
03
osteguna
19:30
2022
Ortuño

Arthur izen artistikoaren atzean, gaur egun Manu deitzen den gaztea dago, nahiz eta bi izen gehiago izan dituen: Aygiun (2000-2004) eta Imanol (2004-2018). Bi urte zituela Itsaso Beltzeko kostaldean kokatzen den Varna-tik (Bulgaria) Gasteizera ekarri zutela dio. Hiri, mundu eta kultura berri batera ekarri zutenean, erraza ez zela izango jakin zuen, eta beldurra ere sentitu zuen.

Musikaren bitartez bere barruko sentimenduak adierazten, eta bizi izan duen hori “era poetiko” batean kontzatzen saiatzen da Arthur. “Nahiz eta askotan lagunekin grabatu, eta horrelako kasuetan ondo pasatzea izaten den helburu nagusia!”. Musikari lanetan bere oinarri propioak sortzen ditu, erabiltzen dituen guztiak bereak ez diren arren. Dancehall-a bere genero gogokoenetakoa da azken boladan, baina abesti berean mota guztietako musika-generoak nahastea maite du.

Betidanik trebatu da bestelako arlo batzuetan: margolanak egiten, argazkigintza artistikoan profesionalki jarduten edo bideoklipak sortzen, besteak beste.

Laburbilduz, musika sendagairik eta lasaigarririk onena izan da berarentzat.

Gaurkoa Egin leku! deialdiko hirugarren aurkezpen kontzertua izango da. Izan ere, ikasturte honetan zehar, honako musikari hasiberriak ezagutzeko aukera izango da Oihanederren: Leire Etxezarreta, Alaitz Artola, Arthur, Dei eta Ekiñe.

Ekimen hau Musikari – Euskal Herriko Musikari Elkartearen laguntzarekin antolatu da.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira urtarrilaren 27tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
Musikari (r)ekin elkarlanean