Arraun The Basque’s World Argazki-hizki lehiaketa

ekaina
20
larunbata
00:00
2020
iraila
20
igandea
00:00
2020

Abian da seigarren urtez Arraun The Basque´s World udako argazki-hizki lehiaketa. Pandemia dela-eta, aurten Euskal Herri inguruetara ekarri dugu lehiaketa, eta hortik izen aldaketa ere (Gasteiztarrak Arraun The World zen aurreko urteetan). Horregatik, gure proposamena 2020ko udan Euskal Herrian zehar eginiko argazki eta hitzen bitartez gure herria nolakoa den kontatzea izango da.

Arraun The Basque´s World udako argazki-hizki lehiaketa 2020ko ekainaren 20tik irailaren 20ra bitartean egongo da irekita, biak barne. 5 argazkidun argazki-sorta aurkeztu behar da 4 gairen inguruan, eta horrekin batera, argazkiek islatzen dutenaren azalpen laburra bidali behar da oihaneder@oihaneder.eus helbidera. 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago lehiaketa.

Honako hau izango da parte hartzeko prozedura:

  • Argazkiak egin, horietako bat Instagram-era edo Facebook-era igo eta @oihaneder aipatu.
  • Sorta osoa (5 argazki) eta azalpen testua e-postaz bidali oihaneder@oihaneder.eus helbidera.
  • Argazki sortak eta bost argazkiek euskarazko izenburua izan beharko dute.
  • 1.000-1.500 karaktere arteko azalpen testua bidali beharko da: istorioa, poema, narrazioa, kronika, ipuina…
  • Parte hartzaileek 4 gai ezberdin hauetan parte hartu ahal izango dute, eta nahi beste argazki sorta aurkeztu ahal izango dituzte.
    • Leku argazkiak: ondare arkitektonikoa, herriak, eraikin esanguratsuak…
    • Natura argazkiak: mendiak, hondartzak, errekak, paisaiak…
    • Giza eta eme argazkiak: erretratoak, pertsonaiak, ofizioak….
    • Kultur adierazpideen argazkiak: ohiturak, jaiak, ikuskizunak….
  • Epaimahaia ikus-entzunezkoen arloko hiru kidek osatuko dute: Arte eta Lanbide eskolako argazkilaritza-irakasle bat, Prentsa-argazkilaria eta argazkilari profesional bat.

Argazki-hizki lehiaketara aurkeztutako lanen artean lau argazki-sorta sarituko dira, gai bakoitzeko bana. Saritutako lanen egileek nekazal-etxe batean bi lagunentzako bi gau eta biharamuneko gosariez gozatzeko aukera izango dute.

Udazkenean argazki-hizki lehiaketan saritutako lau argazki-sortekin erakusketa egingo da Oihaneder Euskararen Etxean. Erakusketaren inaugurazio egunean banatuko dira sariak, eta irabazleek 5 argazkien azalpena egingo dute.