Ander Garcia Trio Aitzina Folk

abendua
11
larunbata
19:00
2021
Ortuño

Aitzina Folk jaialdiak urtez urte bere lekua egiten ari da Euskal Herriko jaialdien artean, eta zalantzarik gabe, mugarri da folk zaleentzat.

Jaialdiaren izaera solidarioak ere egiten du handi, eta Oihaneder Euskararen Etxea euskarazko proposamenei leku bat egiten saiatu da azken urteotan: Bitartean, Ordago folk taldea, Enekora, Parradust, Aire ahizpak, Mielotxin… eta aurten Ander Garcia Trio.

Ander Garcia, kontrabaxu-jotzaile, konpositore eta abeslari bilbotarra, Jorge Castañeda piano-jotzailearekin eta Mikel Urretagoiena bateria-jotzailearekin elkartu da Amahiru (Errabal Jazz, 2019) bere laugarren lan diskografikoa aurkezteko.  

Jazzaren inguruan dabilen laguntzaile gisa esperientzia luzea izanik, Anderrek bere estilo propioa garatzen du, euskal musikako dantzari gisa duen esperientzian eta bere izaera inprobisatzailean oinarrituta.

Urte askotako ikerketaren emaitza gisa, hirukoteak euskal erritmoak interpretatzeko modu berriak erakusten ditu, euskal sustraiak jazz gaurkotuenera hurbilduz. Euskal musika eta dantzetan oinarritutako errepertorioa aurkezteaz gain, hiru musikariak estetika hori sonoritate modernora eramateko gai dira.

GONBIDAPENAK:

Gonbidapenak eskuragarri abenduaren 1etik aurrera.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.