Alberto Zerain

urtarrila
19
osteguna
19:00
2017

solasalean_kartela_zerain_webAukera bazenu, zer galdetuko zenioke Alberto Zeraini? Bere abestirik gogokoena zein den jakin nahiko zenuke? Bere objektu kuttunak ezagutu? Elkarrekin askaldu? Zatoz SolasALEAn elkarrizketa irekira  eta bota zure galdera!

Alberto Zerain (Gasteiz, 1961) ogibidez kamiolaria da eta bokazioz mendizalea, dagoeneko 9 zortzimilako eginak dituen mendizalea. Manaslu izan da igotako azkena 2016ko urrian. Manaslurekin batera Makalu, K2 eta  Dhaulagiri ere bakarrik igo zituen. Nabarmentzekoak ere Fitz Roy, Poincenot, Alpamayo, Yerupajá, Huascarán eta Ama Dablan gailurrak. Ia nahi gabe hasi zen eskalada giroan murgiltzen. Hamabost urterekin  lagun talde batekin haitzuloetan sartzeari ekin zion, eta berehala GEMI – Manuel Iradier talde espeleologikoa- taldeko bazkide egin zen.  Denborarekin serioago hartu zuen eta entrenatzen hasi zen, mendiko erronkak gero eta ugariagoak izaten hasi zirelarik. Pirineoetatik Alpeetara eta Andeetatik Himalayara ibili da. Mendira joatea bidaitzeko aitzakia bikaina da Albertorentzat.

zerainElkarrizketa irekia 19:00ean izango da Betolaza aretoan. Oraingo honetan Hodei Arrausi EITBko kazetariak eta Sonia Kintana Txasko Salburuako Sarburu elkarteko kideak egingo dituzte gidaritza lanak eta betiko lez, publikoak nahi beste galdera egin ahalko ditu. Elkarrizketan esandakoak ALEAn argitaratuko dira. Sarrera irekia da lekua bete arte.

SolasALEAn Oihanederrek eta ALEA komunikabideak elkarlanean egindako ekimena da, hilero arlo anitzetako pertsonak modu hurbil eta atseginean gehiago ezagutzeko aukera ematen duena. Kazetarien-elkarrrizketa gidarien galderez gain, publikoak egindakoak ere erantzuten dituzte gonbidatuek. Orain arte Gorka Urbizu, Garbiñe Biurrun, Kike Amonarriz, Josebe Iturrioz, Ane Irazabal, Juan Jose Ibarretxe, Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”,  Maialen Lujanbio, Gemma Zabaleta, Iñaki Perurena, Zuriñe Hidalgo eta Jone Goirizelaia izan ditugu gurean solasAlean.