Alaitz Artola Egin leku! musika deialdia

abendua
02
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Alaitz 20 urteko musikari amezketarra da. 8 urte zituela hasi zen pianoa jotzen eta berehala Donostiako Francisco Escudero Kontserbatoriora egin zuen salto. Bertan pianoko 10 urteko ikasketak gauzatu ondoren, gaur egun, Musikenen, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegian pianoaren interpretazioko ikasketak gauzatzen ari da.

Pianoaz gain, txikitatik gitarra eta ahotsa izan ditu bidelagun. Azken urteetan kontzertu akustikoak emanez aritu da eta pixkanaka bere abesti propioen sorkuntzan murgildu da. Alaitzen kontzertuetan, bere abestiez gain, euskal talde eta abeslarien bertsio ezberdinak akustikoan entzun ditzakegu; ahotsa betiere piano edo gitarraz lagundurik.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 25etik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.