Abereh Joan-etorrian

abendua
16
osteguna
19:30
2021
Ortuño

Abereh Erik Berganza musikariaren taldearen izena da. Balmasedako musikari hau joan eta etorrian dabil berehala argitaratuko duen bakarkako hirugarren lanarekin. Hain zuzen ere, Joan-etorrian izango da Erik Berganzaren diska berriaren izenburua, eta zazpi kantuk osatuko dute. 2020ko azken egunetan grabatu du Bonberenean Karlos Osinagaren gidaritzapean, eta 2021ko udan eman zen ezagutzera.

Nolabait definitu behar izatekotan lo-fi folk, emo eta punkrockaren arteko zerbait izango litzateke, baina zer dira etiketak.

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira abenduaren 9tik aurrera. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Lehendakariaren 47/2021 dekretuaren arabera, jarduera honetan sartzeko Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztea beharrezkoa izango da.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.