A TEMPO abesbatza

martxoa
02
astelehena
20:30
2020
Klaustroa

A TEMPO ABESBATZA Gasteizen eratu zen 2016an. Sortu berria den abesbatza izan arren, kide gehienak beste abesbatza batzuetatik datoz. 2019an Arabako Koru Federazioan sartu ziren.

Gaur egun abesbatzaren zuzendaria den Maite Gomez Etxeberria abesbatzaren sorreran eta osaketan ere protagonista izan zen. Ahots mistoen koru-talde bat da, eta egun, 25 kide ditu.

Eratu zenetik, A TEMPO ABESBATZAk errepertorio zabala eta askotarikoa eskuratu du: gure euskal folkloreari dagozkion abestiez gain, garai eta estilo ezberdinetako nazioarteko abestiak ere baditu. Bere ibilbide laburrean hainbat jardueretan parte hartu du, bai gure lurraldean, bai lurraldetik kanpo.

Kontzertuaren errepertorioaren baitan, Juanjo Urangak konposatutako Martxoak Hiru obra estreinatuko da, A TEMPO ABESBATZArako Sabin Salaberrik egokitua.

Errepertorioa ondorengo obrek osatuko dute:

  1. Goizian Argi Hastian. A. Lebordes
  2. Maitia non zira. J. Uruñuela. 
  3. Aldapeko. Arm. P. Arruazu
  4. Lau teilatu. Juan Carlos Pérez. Adaptación para coro y banda Iñaki Urkizu
  5. Xalbadorren heriotzean. X Lete. Arr. Jo. Maris
  6. Izar ederrak. J. Elberdin
  7. Kitolix. Luis de Aranburu
  8. Martxoak 3. J. Uranga. Arm. Sabin Salaberri

Parte hartzeko gonbidapena ezinbestekoa da.

Oharrak:

  • Epea otsailaren 24an irekiko da goizeko 11:00etan
  • Oihaneder Euskararen Etxean bertan gonbidapena lortzeko aukera egongo da.
  • Lagun bakoitzak gehienez 2 gonbidapen eskuratu ditzake.
  • Aforo mugatua.