80 amandre Dorleta Kortazar

azaroa
11
osteguna
19:00
2021
Ortuño

80 amandre behar omen dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko, hori zioen behintzat Jorge Oteiza handiak; 80 amandre besterik ez, aitzin aroa orainaldiarekin lotzeko. 80 ziren; 20 izan zitezkeen; 4 dira.

Nik 4 amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi zuten emakumeen istorioak dira hauek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez ere irribarrea begietan duten amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…

Finean, nire amandreak zure amandreak ere badirelako.

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria izango da ipuin-kontaketa hau Oihanederrera ekarriko diguna.

Ekitaldia Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Kultur Errota ekimenaren laguntzaz antolatu da.

Dorleta Kortazar (Eskoriatza, 1974). Ipuin kontalaria naiz. “Berba” hitza maite dut, berbak dira nire lanerako tresna eta horregatik zaintzen ditut tentuz. Ipuin tradizionalak, nik sortuak eta egile berrienak kontatzen ditut, helduentzat, haurrentzat eta nerabeentzat. Kontatzen dudanean, bestelako mundu bat posible dela sinesten dudalako. Diote, begiekin eta batez ere irribarrearekin kontatzen dudala, gozo, xamur, euskara garbi eta zainduan.

Laguntzailea:

GONBIDAPENAK:

Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake.

Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira azaroaren 4tik aurreraGoizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak:

  1. Bibe plataforman
  2. Telefonoz eskatuta (615.986.832), 10:00etatik 12:00etara
  3. oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita:
    • E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
    • Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
  • Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
  • Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
  • Gonbidapenak agortu arte.

OHARRAK:

  • Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
  • Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, gonbidapenak aurrez eskuratu beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako emanaldia baino astebete lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian, eta haiek ere gonbidapena behar dute.
  • Jarduera hasi eta 5 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.
Topagunea (r)ekin elkarlanean