22. Korrika Arabako aurkezpen soziala

martxoa
10
osteguna
19:00
2022
Ortuño + Falerina Taberna

HITZEKIN! Hitza eta ekintzak!

Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun (pro)aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak.

Araban euskararen normalizazioan KLIKA egin genuen, orain EKINTZAra jauzi egin nahi dugu, hori dela-eta, 22. KORRIKAren aurkezpena egin nahi dugu Arabako instituzio eta gizarte-eragileen artean. Aurtengo edizioko leloa, mezua, ibilbidea, Pirritx, Porrotx eta Marimototsi omenaldia… partekatu nahi ditugu zuekin, ikuskizun xume baten bitartez eta giro atseginean.

OHARRAK:

  • Sarrera librea edukiera bete arte.
  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.
  • Hiru urtetik beherako adingabeak ezin dira sartu helduentzako diren emanaldietara.
  • 3-12 urte bitarteko haurrak eta gaztetxoak heldu batek lagunduta egon behar dira emanaldian.
  • Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
AEK eta KORRIKA (r)ekin elkarlanean