2040ko Gasteizko euskaldunak. Irudikatzen? Asier Etxenike eta Iñaki Martinez de Luna

apirila
26
asteartea
18:30
2022
Salburuako Gizarte Etxea

2016an 15 eta 19 urte bitarteko arabarren ia %75 euskalduna zen (Eustat. 2016). Horiek 2040an 40 eta 45 adin tartean egongo dira. Zer gertatuko da bitartean? Eta gero? Hainbat dira horretan eragingo duten aldagaiak: hiztun tipologiak, ezagutza mailak, migrazioak, jarrerak, hezkuntza ereduak, kultur eskaintza/kontsumoa… Aurreikusi daiteke joerek hartuko duten bidea? Egoera hobetuko bada sakatu beharreko palankak zein diren jakitea komeni zaigu. Asier Etxenikek eta Iñaki Martinez de Lunak lagunduko digute horretan.

ASIER ETXENIKE UGARTE (Orereta, 1979). Soziologian lizentziatua (UNED). AZTIKER Soziologia Ikerguneko ikerketa eta berrikuntza arduraduna. Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektoreko kidea. Azken hamar urteetan hainbat ikerketa soziologikotan parte hartu du, adibidez, Euskarazko hedabideen audientziak (Guaixe, Anboto, Barren…), Arabarren euskara ezagutza, erabilera eta iritziak (2015) edo Gasteizko eskolaz kanpoko aisialdiaren azterketa (2020).

IÑAKI MARTINEZ DE LUNA (Gasteiz, 1950). Soziologian doktorea. EHUko irakaslea, Eusko Jaurlaritzako Eustat eta Prospekzio Soziologikoetan teknikaria, Soziolinguistika Klusterreko kide eta lehenengo lehendakaria, Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria, Garabide Elkarteko lehendakaria.

Izena emateko: hemen.


Eragiteko janzten zikloa bigarren urtez abian da Arabagara-Topagunearen, GEU elkartearen, Lazarraga Kultur Elkartearen eta ALEA komunikazio taldearen ekimenez.

Lau saio izango dira protagonista desberdinen motibazio, ikuspegi eta bizipenak ezagutzeko. Ziklo honen helburua, beraz, gasteiztar euskaltzaleei (in)formazioa eta hausnarketarako, elkar ezagutu eta aberasteko, uneak eta guneak eskaintzea izango da.

Gainerako emanaldiak

OHARRAK:

  • Egoerak eskatzen dituen segurtasun baldintzak bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau. Kontsulta itzazu indarrean dauden neurriak.